Senatuaren Nazioarteko Jarduerak Zuzentzen Dituzten Lerroen Inguruko XIV Legegintzaldian

Azken berrikuspena 17/02/2021

 

A. Bidaia ofizialak

1. Ganbera-mahaiaren baimena

2. Delegazioen osaera

2.1. Presidentearen bidaiak nazioarteko hitzaldi eta bileretara

2.2. Senatuko Presidentea buru duten delegazioen bidaiak

2.3. Senatu-mahaiaren bidaia instituzionala

2.4. Batzordeen bidaiak

2.5. Bestelako bidaia ofizialak

3.Bidaia ofizialaren iraupena

3.1. Hiru ordu baino gutxiago irauten duten desplazamenduak

3.2. Hiru ordu edo gehiago irauten duten desplazamenduak

4. Gastuen estaldura

4.1. Delegazioaren garraioaren kudeaketa

4.2. Ostatuaren kudeaketa

4.3. Bidaia-dietak

4.4. Interpretazioa

4.5. Protokolo-opariak

4.6. Agintarien aretoak

4.7. Delegazioei laguntza

B. Bisita ofizialak

1. Senatuak gonbidatutako parlamentu delegazioen bisitak

2. Parlamentuko beste delegazioen bisitak

C. Lagun-taldeak

D. Senatuak antolatutako nazioarteko bilerak

E. Xedapen gehigarria

A.BIDAIA OFIZIALAK.

1.Ganbera-mahaiaren baimena.

Senatuko delegazio ofizial baten nazioarteko bidaia guztietarako Ganberako Mahaiaren baimen akordioa beharko da. Akordioan, gutxienez ere, honako xehetasunak zehaztu beharko dira: bidaiaren helmuga, delegazioaren osaera, bidaia ofizialaren iraupena eta gastuen estaldura, jarraian adierazitako irizpideen arabera.

Mahaiari bidaliko zaion baimen-eskaera ororekin batera proposatutako bidaiaren justifikazioa eta desplazamenduak zenbateko gastua eragin dezakeen biltzen duen aurrekontua ere aurkeztu beharko dira.

Bidaia bukatutakoan, egindako jardueraren inguruko txostena egingo da.

2.Delegazioen osaera.

Mahaiaren adostasunak Senatuaren delegazio ofizialak nork osatzen duten zehaztuko du.

2.1 Presidentearen bidaiak nazioarteko hitzaldi eta bileretara.

Presidentea, edo haren delegazioa jasotzen duen Mahaiko kidea, nazioarteko hitzaldi eta bileretara joatea baimendutzat emango da akordio honen arabera.

Baimendutzat emango dira ere Presidentearen nazioarteko bidaiak atzerriko Parlamentu baten gonbidapenarekin antolatzen diren bidaia instituzionalen kasuan, herrialde horrekin ditugun aldebiko harremanen esparruan, edo Espainiako Estatuaren ordezkari gisa burututako bidaiak direnean, Gobernuko Lehendakaritzak edo Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioak hala eskatuta.

2.2 Senatuko Presidentea buru duten delegazioen bidaiak.

Delegazio ofiziala osatuko dute Senatuko Presidenteak eta erabakitzen diren Ganberako bozeramaileek. Araubide ekonomikoa elkarrekikotasun printzipioan oinarrituko da, bisitatuko den herrialdearen egoera ekonomikoaren ondorioz printzipio hori aplikatu ezin bada salbu.

Halaber, lehentasunezko arreta duten herrialdeekin antolatzen diren aldebiko lankidetzarako parlamentuko foroetan, jorratuko den gaia kontuan hartuta, parte hartzeko beharra duten batzordeetako kideek osatutako delegazioen buru ere izan ahalko da Presidentea.

2.3 Senatu-mahaiaren bidaia instituzionalak.

Zehaztuko diren Ganbera-mahaiko kideek osatuko dute delegazioa.

2.4 Batzordeen bidaiak.

Batzordearen bidaiak: Ganberako Mahaiak balioetsiko du bidaiaren egokitasuna kasu bakoitzean. Irizpide orokor gisa, delegazio ofiziala osatuko dute batzordearen presidenteak eta batzordekideetako lauk, horietako bi parlamentuko bi talde handienen ordezkariak izanda eta, beste biak, batzorde horretan dauden gainerako parlamentuko taldeetako ordezkariak, txandaketa sistema bati jarraituta ondorengo bidaietarako.

Mahaiaren akordioak beste irizpide bat ezartzen ez badu, ezingo dute inolaz ere delegazioa osatu batzordeko kide ez diren pertsonek.

Europako Batasuneko txandako Presidentziaren bileretarako bidaiak: Delegazio ofizialak, ahal den heinean, bereak egingo ditu gonbidapen ofizialak zehazten dituen irizpideak. Ezer adierazten ez bada, Batzordeetarako bidaien irizpide orokorra aplikatuko da.

Sei hilean behin aldatzen den Presidentzia dela eta, aurretik Mahaiari aurkeztuko zaio sei-hileko horretarako aurreikusitako nazioarteko jarduera guztientzako baimen-proposamena, eta gonbidapena luzatu duen Parlamentuak igorritako bidaia-egutegia eta espero diren gastuen aurrekontua doituko ditu bilera horietara joango diren parlamentarien kopuruaren arabera, bakoitzarentzat adostu dena kaltetu gabe.

2.5 Bestelako bidaia ofizialak.

Mahaiaren akordio bidez balioetsiko da, kasu bakoitzean, bidaiaren egokitasuna, aldebiko edo lankidetzako harremanen esparruan, eta Senatuko delegazio ofizialen osaera ere erabakiko da.

3.Bidaia ofizialaren iraupena.

Bidaia ofizialaren iraupena zehazteko, lehenengo bileraren hasiera ordua edo programa ofizialean datorren ekitaldiaren hasiera ordua eta non izango den hartuko da kontuan.

3.1 Hiru ordu baino gutxiago irauten duten desplazamenduak.

Zuzentarau moduan, hiru ordutik beherako hegaldia duten bidaietan, bilera 15:00etatik aurrera hasten bada eta bilerara arrazoizko denborarekin iristea ahalbidetzen duten goizeko hegaldirik badago, bidaia ofiziala bileraren egun berean burutuko da. Itzultzeko desplazamendua bilera amaitu ondoren burutuko da, Madrilera egun berean itzultzea ahalbidetzen duen arrazoizko hegaldi eskaintza bat badago.

3.2. Hiru ordu edo gehiago irauten duten desplazamenduak.

Bidaiak hiru ordu edo gehiago irauten duten desplazamenduetan, bileraren aurreko egunean egin ahalko dira bidaiak. Itzultzeko desplazamenduak programa ofiziala bukatu eta hurrengo egunean egin ahalko dira.

Irizpide horiek egokitu ahalko dira hegaldien konbinazioak eskatzen edo ahalbidetzen dutenean, eta Idazkaritza Orokorrari dagokio erabaki hori.

Edonola ere, Madrileko hiria hartuko da abiapuntu eta helmuga gisa, delegazioaren kideak nahiago duen hiritik edo hiriraino arrazoizko hegaldi edo tren konbinaziorik izan ezean, betiere gastuak nabarmen areagotzen ez badira.

Bidaiaren hasiera edo itzulera aurreratu edo atzeratzea, delegazioaren kideak hala eskatzen badu, ezarritako datak ez diren beste data batzuetan, Ganberari gastu gehigarririk egotzi gabe baimendu ahalko da.

4.Gastuen estaldura.

Hurrengo kontzeptuak sartuko dira bidaia ofizialaren baimenean: garraio-gastuak (hegazkinen txartelak, trenekoak, eta abar.); hoteleko gastuak (ostatu eta gosaria); desplazamendu-dietak (xedetzat aurrekoak ez diren beste gastuak, aireportura edo aireportutik garraioa, bidaia ofizialean zeharreko bazkariak eta afariak esaterako); interpretazio-zerbitzuak, beharrezkoak direnean; protokolo-opariak; eta, beharrezkoak direnean, aireportuetako Agintarien Aretoaren erabileraren ondoriozko gastuak. Beharrezkoak diren aparteko beste gastu batzuek baimen berezia beharko dute. Bidaia bakoitzaren kasuan, bidaientzako aseguru-poliza sanitarioa kontratatuko da. Edonola ere, arrazionalizazio eta desplazamenduen gastuak murrizten saiatuko dira.

4.1 Delegazioaren garraioaren kudeaketa.

Oro har, hegaldien erreserbak lehen mailan burutuko dira, hegazkin konpainiak horrelakorik izango ez balu salbu; eta tren erreserbak club klasean edo antzekoan burutuko dira. Ahal denean, hegaldiak Iberia konpainiarekin burutuko dira, Gorte Nagusiekin izenpetutako hitzarmenaren arabera, eta eskalak ekidingo dira, posible bada.

Hegazkin- edo tren-txartelak erreserbatzeko orduan, txartelak ahalik eta kostu baxuenean ezeztatxea edo aldatzea ahalbidetzen duten tarifak aukeratuko dira.

Lehentasuna emango zaie, ahal den neurrian, hegazkin konpainia berarekin burututako joan-etorriko bidaiei, horrek kostu handiagoa dakarrenean izan ezik. Eskalak egitekotan, elkarri lotutako hegaldi tarteak lortzeko ahaleginak egingo dira, hartara kontratatutako bidaien bat bertan behera utzi edo atzeratzearen ondoriozko galerak saihestu ahal izateko. Halaber, eskalaren iraupen arrazoizkoena hautatuko da, antzeko kostu batekin hainbat aukera dauden kasuetan.

Delegazioko kideren batek bidaiaren iraupena aldatu behar balu edo konpainia aldatu behar balu arrazoi pertsonalak direla eta, Senatuko zerbitzuek delegazio osorako erreserbatutako txartela emango diote, modu horretan, aldaketa horien ondorioz sor litezkeen gastuak aldaketak burutzen dituen pertsonaren kargura izan daitezen, bai eta hegaldi desberdinen erreserbaren kudeaketa ere.

Delegazioaren aireportutik helmugako hiriko hotelerako desplazamenduak, eta alderantziz, helmugako herrialdeko Espainiako Enbaxadak antolatuko ditu, haren baliabideek ahalbidetzen duten neurrian. Ezohiko kasuetan soilik kontratatuko da Senatuaren kargura garraioa, anfitrioiak garraio hori eskaintzen ez duenean edo Enbaxadak antolatu ezin duenean eta, segurtasun arrazoiak direla eta, ezinbestekoa bada. Bestela, helmugako hiri barneko desplazamenduak delegazioaren kideen kargura izango dira eta desplazamendu dieten barne daudela ulertuko da.

4.2 Ostatuaren kudeaketa.

Bidaia ofizialaren baimenak ostatu eta gosaria bakarrik estaliko ditu. Establezimenduek horrela behar dutenean, delegazioko kide bakoitzak bere kreditu-txartel pertsonala eman beharko du sor ditzaketen gainerako gastuak baleude, haiek ordaintzen direla bermatzeko.

Irizpide orokor gisa, erreserbaren logelak estandar kategoriakoak izango dira, bikoitzak banakakoentzat, eta gosaria barne, jomuga herrialdearen baldintza bereziek bestelako ostatu-erregimena eskatzen dutenean izan ezik.

4.3 Bidaia-dietak.

Bidaia-dietak kalkulatzeko orduan Madrilgo Aireportutik hegaldiak irteten diren ordua eta Madrilgo Aireportura iristeko ordua erreferentziatzat hartuta kalkulatuko dira, berdin dio zein ordutan egon behar den aireportuan. Irizpide bera aplikatuko zaizkio beste garraiobide batzuk erabiltzen direnean.

Bidaiaren hasiera edo itzulera aurreratu edo atzeratzeak, delegazioaren kideak hala eskatzen badu arrazoi pertsonalak direla eta, ezarritako datak ez diren beste data batzuetan, ez du inolaz ere dieten areagotzea ekarriko.

4.4 Interpretazioa.

Irizpide orokor gisa, bidaia ofizialerako baimenak jomuga herrialdean bilerak egin ahal izateko beharrezkoak diren interpretazio-zerbitzuak hartuko ditu barne. Idazkaritza Orokorrari dagokio zein interpretazio-zerbitzu behar den zehaztea, arrazionalizazio eta gastuaren murrizketa iritzian oinarrituta.

4.5 Protokolo-opariak.

Senatuko Nazioarteko Harremanen Zuzendaritzak zehaztuko du Ganberaren bidaietan protokolo-opariak emateko irizpidea zein den, programa ofiziala eta topaketak izango dituzten agintarien arabera, emango zaien erabilera eta zehaztuta dauden ohituren arabera.

4.6 Agintarien aretoak.

Senatuko Nazioarteko Harremanen Zuzendaritzak Agintarien Aretoen erabilera eskatuko du Senatuko Presidentea, Senatuko Mahaiko kideren bat edo Senatuko batzorderen bateko presidentea buru duten delegazio ofizialen bidaietan, Espainiako aireportuetako agintarien aretoetara sarbidea arautzen duen Gobernuko Lehendakaritzaren 3/2015-1 Zirkularrean xedatutakoaren arabera.

4.7 Delegazioei laguntza.

Delegazio ofizialek kasu bakoitzerako erabakitako Senatuko Idazkaritza Nagusiko langileekin batera bidaiatuko dute, bidaiaren behar espezifikoen arabera.

B.BISITA OFIZIALAK.

1.Senatuak gonbidatutako parlamentu delegazioen bisitak.

Ganberarentzat gastua eragingo duten Senaturako bisita ofizialak Mahaian adostu behar dira.

Printzipioz, gehienez 2 urteko epea zehazten da, bat sei-hileko bakoitzeko, Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioa eskatuta eta espainiarren interesak babesteko, Mahaiak besteren bat gehiago barneratzea onesten duenean izan ezik.

Elkarrekikotasun-printzipioaren lehentasuneko aplikagarritasunari kalterik eragin gabe, baimendutako gastuen erregimenak gehienez zortzi pertsona hartuko ditu, eta baita ostatua, garraioa Espainia barruan, interpretazioa eta programa antolatzearen ondoriozko gastuak ere, protokolokoak eta kortesiakoak barne. Edozein kasutan, Idazkaritza Orokorrak Mahaiari aurkeztuko dion proposamenarekin batera Senatuko Nazioarteko Harremanen Zuzendaritzak igorritako aurrekontua ere aurkeztuko da.

2.Parlamentuko beste delegazioen bisitak.

Programaren antolaketatik eratorritako protokolo eta adeitasun gastuak baimendutzat emango dira.

C.LAGUN-TALDEAK.

Senatuko Mahaiak adostuko du Lagun-taldeen sorrera eta haien osaera.

Mahaiaren baimen zehatza beharko dute bidaiek zein bisitek, eta txandaka egin ahalko dira, bi urte gainditzen ez dutenean gehienbat.

Irizpide orokor gisa, dagokien Lagun-talde bateko kideak bakarrik desplazatu ahalko dira, eta ezingo da haien ordez inor jarri.

Gastuen araubidea elkarrekikotasun printzipioan oinarrituko da eta, halakorik ez balego, Senatuak gonbidatutako parlamentu delegazioen bisitetarako irizpide orokorra aplikatuko da.

D.SENATUAK ANTOLATUTAKO NAZIOARTEKO BILERAK.

Senatuak bere gain hartuko ditu Espainiak parte hartzen duen Nazioarteko Konferentziak eta Eztabaida-guneak parte hartuko duen beste herrialderen batean ospatzea aurreikusi denean, nazioarteko erakundearen txandakako presidentziak hala gomendatzen duenean, beti ere austeritate eta baliabideen kudeaketaren efizientzian oinarrituta.

Edozein kasutan, ezinbestekoa da Ganbera-mahaiaren aurretiko baimena. Mahaian eztabaidatuko da komenigarria den ala ez, Senatuko Nazioarteko Harremanen Zuzendaritzak aurkeztutako gutxi-gorabeherako Aurrekontuan bildutako gastuen arabera.

E.XEDAPEN GEHIGARRIA.

Akordio honetan xedatutakoa aplikagarria izango da Senatuko delegazio ofizialen desplazamendu nazionaletarako, betiere desplazamenduen izaerarekin bateragarria bada.

Senatuko Jauregian, 2020ko otsailaren 18an.