Zerbitzu-zerrenda

Azken eguneraketa 05/02/2021

  1. Sarrera
  2. Zerbitzu-kartaren arduraduna
  3. Herritarrentzako zerbitzuak
    1. Informazio-bulegoa
    2. Web-orri bidezko informazioa
      1. Parlamentuko jarduerari buruzko informazioa
      2. Saioen zuzeneko emankizunak eta ikus-entzunezkoen artxiboa
      3. Senatuaren osaera eta antolaketa
      4. Gardentasun ataria
      5. Senatuari buruzko informazio orokorra
      6. Bilatzaileak
      7. Liburutegiko eta dokumentu-baliabideetako katalogoen eta datu-baseen kontsulta
      8. Informazioa hautatuta banatzeko zerbitzua
      9. Senatua eta gazteak
    3. Artxiborako sarbidea
    4. Parte-hartzea
    5. Senatua bisitatzea eta osoko bilkuretara joatea
    6. Oposizioak, hautaketa-prozesuak, bekak eta mintegiak
    7. Informazio ekonomikoa eta aurrekontuaren eta kontratuen inguru-ko informazioa
  4. Iradokizunak eta kexak
  5. Herritarren eskubideak eta betebeharrak 
    1. Eskibideak
    2. Betebeharrak
  6. Aplikatzen diren arauak
  7. Konpromisoak eta kalitate-adierazleak 

1. Sarrera

Senatuak, Diputatuen Kongresuarekin batera, estatuaren botere legegilea gauzatzen du, aurrekontuak onartzen ditu eta Gobernuaren ekintza kontrolatzen du, Espainiako Konstituzioan adierazitako beste eskumen batzuez gainera. Bere funtzioak betetzeko autonomia osoa du.

Zerbitzu-kartaren xedea zerbitzuen kudeaketan kalitatea hobetzea da eta, batez ere, informazioa banatzea erraztea eta errazago eskuratzea. Senatuak web-orriaren eta informazio-bulegoaren bidez eskainitako informazioa beti eguneratzen dela eta informazio hori kalitatezkoa dela bermatzen du. Halaber, Senatuaren artxiboan zaintzen dituen dokumentuetara sartzea ere bermatzen du. Gainera, Senatua herritarrengana hurbiltzeko asmoz, herritarrei komunikatzeko eta haiek parte har dezaten bideak irekitzen dira eta egoitzara etortzea errazten da.

Zerbitzu-kartaren bidez, Senatuak zerbitzuak ematerakoan hartu dituen kalitate-konpromisoei buruz eta herritarrek Senatuarekin duten harremanean zein eskubide eta betebehar dituzten jakinarazten die.

Gogoeta horiek aintzat hartuta, Senatuko mahaiak ZERBITZU-KARTA hau onartu zuen 2012ko urriaren 23an egin zuen bileran 2014ko abenduaren 2an aldatu da Senatuko informazio publikoan sartzeko eskubidearen arau arautzailearen eratorritako konpromisoak jasot-zeko, data berdinean onartu zuen Etxeko Kontseiluak Senatuaren informazio publikorako sarbidea izateko eskubidea.

2. Zerbitzu-kartaren arduraduna

Senatuko Idazkaritza Nagusia da zerbitzu-kartaren arduraduna eta bertan hartutako konpromisoak betetzen direla ziurtatzeaz eta hobetzeko hartu beharreko neurriak bultzatzeaz arduratzen da.

Arreta-kanalak:

3. Herritarrentzako zerbitzuak

a. Informazio-bulegoa

Informazio-bulegoak zerbitzu nagusi gisa jarduten du eta kontsultak erantzun eta Senatuaren osaerari eta jarduerari buruzko informazioa zabaltzeaz arduratzen da, baita web-orri bidez eskaintzen diren edukien eta zerbitzuen berri emateaz ere.

Ez du iritzirik eskaintzen eta ez du herritarrekin eztabaidetan parte hartzen. Legea aplikatzeko eta interpretatzeko kontsultak ere ez ditu erantzuten.

Arreta-kanalak:

b. Web-orri bidezko informazioa (www.senado.es)

Senatuak informazio zorrotza eta eguneratua eskaintzen du web-orriaren bidez, bere jardueraren gardentasuna bermatze aldera; horrela, herritarrei bere jarduera ezagutarazi eta kontrola dezaten erraztu nahi da.

Senatuak konpromisoa hartu du informazioa modu egituratuan, ulerkorrean, berre-rabilgarrian eta herritar guztiak eskuratzeko moduan aurkezteko behar den ahalegina egiteko.

i. Parlamentuko jarduerari buruzko informazioa

  • Egutegiak eta agendak
  • Tramitatzen ari diren legeei buruzko informazioa, prozedura zein fasetan dagoen adieraziz, eta onartutako legeei buruzkoa. Espediente osora sartzea errazten da. Bertatik tramitazioan zehar aurkeztutako dokumentu guztiak, eztabaidak —bideo-grabaketen eta saioko egunkariko transkripzioen bidez—, botazioen emaitzak, fase bakoitzean onartutako testuak eta BOEko esteka kontsulta daitezke.

  • Tramitatutako legeak eta onartutakoak
  • Tramitatzen ari diren legeei buruzko informazioa, prozedura zein fasetan dagoen adieraziz, eta onartutako legeei buruzkoa. Espediente osora sartzea errazten da. Bertatik tramitazioan zehar aurkeztutako dokumentu guztiak, eztabaidak —bideo-grabaketen eta saioko egunkariko transkripzioen bidez—, botazioen emaitzak, fase bakoitzean onartutako testuak eta BOEko esteka kontsulta daitezke.

  • Gobernuari egindako kontrola eta bultzada politikoa
  • Gobernua kontrolatzeko ekimenetarako eta bultzada politikorako (galderak, interpelazioak, mozioak...) sarbi-dea; besteak beste, senatariek aurkeztutako galderak nabarmentzen dira, Gobernuak idatziz erantzuten dituena. Eran-tzun horiek dagokion galderarekin lotuta agertzen dira.

  • Osoko bilkurak
  • Gai-zerrendetarako sarbidea. Egutegi baten bidez, dagoeneko egindako saioak eta aurreikusitako saioak bila daitezke.

    Osoko bilkura egiten ari denean, zuzenean jarraitzeko aukera edo bilkura aurrera doan heinean eguneratutako informaziora sartzea eskaintzen da. Informazio horretan, eztabaidarekin lotutako dokumentuak, hizlariak, grabaketak eta transkripzioak, botaketen emaitzak, gaien tramitazioa eta onartutako testuak agertzen da.

  • Diputazio Iraunkorraren bilkurak
  • Diputazio Iraunkorraren osaerari eta jarduerari buruzko informazioa; osoko bilkuretan egiten den oso antzera.

  • Batzordeen saioak eta ponentziak
  • Batzordeen eta ponentzien osaera eta jarduerari buruzko informazio eguneratua, deialdiekin, gai-zerrendekin, tramitatutako eta tramitatze bidean diren ekimenen kontsultekin, baita dokumentuetarako, eztabaidetarako eta saio bakoitzean behin betiko onartutako testuetarako sarbidearekin ere. Batzorde bakoitzean, bere jarduerarekin lotutako esteka interesgarriak dituzten txostenak eskaintzen dira.

  • Argitalpen ofizialak
  • Egunero eguneratzen diren Senatuko argitalpen ofizialetarako sarbidea –elektronikoak 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera—, Diputatuen Kongresukoak eta Gorte Nagusikoak (Gorte Nagusien aldizkari ofizialak eta saioen egunkariak).

ii. Saioen zuzeneko emankizunak eta ikus-entzunezkoen artxiboa

Osoko bilkurak eta batzordeenak zuzenean ematen dira web-orriaren bidez. Ko-kapena eta sarbidea errazte aldera, Gaurkotasuna atalean taldekatzen dira, “Senatua zuzene-an” dioen txokoan eta TV Senado telebista katearen programazioan kontsulta daitezke.

Bilkura amaitutakoan, esku-hartzeen audio eta bideoetara sar daiteke ikus-entzunezko artxibotik eta orriko hainbat gunetatik, adibidez, jardueren egutegitik, senatari bakoitzaren fitxatik edo ekimenetatik.

iii. Senatuaren osaera eta antolaketa

  • Senatariak
  • Senatuaren gaur egungo osaera eta historian zehar izandakoa kontsulta daiteke eta senatarien zerrendak eskuratzeko aukera eskaintzen du hainbat irizpideren arabera (alfabetikoa, kronologikoa, talde parlamentarien araberakoa, organoen osaeraren araberakoa, non hautatu edo izendatu denaren ara-bera...).

    Era berean, senatari bakoitzari buruzko informazioa eskaintzen da: agintaldi bakoitzari buruzko datuekin, senatuan dituen karguekin, parlamentuan duen jarduerarekin (bilkuran eta batzordeetan aurkeztutako ekimenak eta egindako esku-hartzeak), biografia-datuekin eta jardueren, ondasunen eta errenten aitorpenetarako sarbidearekin. Beste legegintzaldiren batean Senatuko kide izan bada, karguei eta izandako jarduerari buruzko informazioa eskaintzen da.

    Senatariei buruzko informazioa beren estatutuari eta beren ekonomia-erregimenari eta gizarte-babesari buruzko datuekin osatzen da.

  • Talde parlamentarioak
  • Talde parlamentarioen osaerari eta talde horiek osatzen dituzten senatariei eta jarduerari buruzko informazioa.

  • Senatuko organoak
  • Ganberako organoen osaerari, funtzioei eta funtzionamenduari buruzko informazioa: presidentea, mahaia, bozeramaleen batzordea, plenoa, Diputazio Iraunkorra, batzordeak eta ponentziak.

    Presidentearen webgunean gaurkotasun-atal bat nabarmentzen da. Bertan, bere agenda kontsultatu daiteke. Halaber, historian zehar Senatuko presidente izan direnen zerrenda ere webgune horretan aurkitzen da

  • Administrazio parlamentarioa
  • Senatuko idazkaritza nagusiaren organigrama erakusten du, zuzendaritza-organoen titularrekin eta senatuko langileei, langile motei eta funtzioei buruzko datuekin.

    Halaber, Senatuko eta Gorte Nagusietako antolaketa-arauetarako eta langileetarako eta ekonomia- eta kontratazio-arauetarako sarbidea eskaintzen du.

iv. Gardentasun ataria

2014ko otsailaz geroztik, informazioa zortzi atal handitan biltzen duen gardentasun ataria dauka Senatuaren webguneak:

  • Gardentasunari buruz: aplika daitekeen araudia, zerbitzuen gutuna, konpromisoak eta kalitate-adierazleak eta gardentasun atarian nabigatzeari buruzko azal-pena biltzen ditu.
  • Datu Irekien Ataria: datu horien inguruko informazio orokorra eta kata-logoa biltzen ditu, aldi berean honako atal hauetan egituratuta dagoena: Parlamentuaren jarduera, osaera eta antolaketa, harremanak herritarrekin, jarduera ekonomikoa eta gaika-ko bilaketa.
  • Herritarrentzako informazioa: Senatuaren informazio publikoa kontsul-tatzeko eskubidearen edukia, informazio bulegoaren eginkizunak eta ohiko galderak azaltzen ditu eta inprimakiak eta estatistikak jartzen ditu herritarren eskura.
  • Parlamentuaren jarduera: Parlamentuko bilerak eta Ganberaren jar-duera biltzen dituen agenda, Senatua zuzenean, ekimenen eta espedienteen bilatzailera joateko esteka, argitalpen ofizialak eta nazioarteko jarduera barne hartzen ditu.
  • Senatariak: Senatuaren osaera, senatarien estatutua eta funtzioak, Parlamentuaren saioetara joatea, senatarien ekonomia-araubidea eta gizarte-babesa, haien jarduera, ondasun eta errenten aitorpenak eta interesen erregistroaren arloko arau-dia biltzen ditu, eta baita hauteskunde-sistema eta azkeneko hauteskunde orokorren hauteskunde-emaitzak ere.
  • Parlamentuko taldeak: talde eta alderdi politiko desberdinei, haien funtzioei eta diru-laguntzei egiten die erreferentzia.
  • Ekonomia- eta kontratu-arloko informazioa: plangintzaren, Senatuaren aurrekontuaren, hitzarmenen, kontratuen, diru-laguntza eta laguntza publikoen eta Senatuaren ondarearen inguruko atalak dauzka.
  • Instituzioaren eta antolamenduaren gaineko informazioa: Senatuaren funtzioei, bere organoei eta Parlamentuaren administrazioari buruzko informazioa es-kaintzen duten beste atal batzuetara joateko estekak eskaintzen ditu.

v. Senatuari buruzko informazio orokorra

Senatuaren historiari buruzko informazioa, Espainiako bi ganberako sisteman duen paperari buruzkoa, senatariak hautatzeko eta izendatzeko moduari buruzkoa, Senatuaren funtzioei eta antolaketari eta parlamentuko prozedurei buruzkoa, gaikako fitxetan antolatuta ("Funtsezko gai-ak”).

Orrialdeko edozein pantailatatik kontsulta daitezke Parlamentuaren hiztegia, ohiko galderen hautaketa eta esteka interesgarriak.

Informazioa irudiekin, Senatuko arteari eta ondareari buruzko datuekin eta instalazi-oetan barrena egiteko bisita birtual batekin osatzen da.

vi. Bilatzaileak

Webgunean modu erraz eta egituratuan aurki daiteke informazioa, bilatzaile orokor baten bitartez. Bilatzaile horrek posible egiten du webgunearen erabiltzaileek bilaketa egiteko erabilitako terminoen eta espezialistek dokumentu-funtsaren edukia deskribatzeko erabilitako hizkeraren parte diren kontzeptuen arteko doikuntza. Horri esker, bilaketa homogeneoak eta zeharkakoak egin daitezke 22 dokumentu-bildumatan eta hala, gardentasun handiagoa lortzeaz eta pantaila guztietatik sartu ahal izatea bermatzeaz gain, Senatuaren informazioa kontsultatzeko erraztasuna ematen da. Dokumentu-funts osoa hartzen duten “erabileremu” handien arabera kontsulta daiteke dokumentu-funtsa.

Hainbat bilatzaile sektorial ere ditu, honako hauek, besteak beste: albisteak, argitalpen ofizialak, senatariak eta kontratazioa.

vii. Liburutegiko eta dokumentu-baliabideetako katalogoen eta datu-baseen kontsulta

Liburutegiko irakurgelan sartzeko, Senatuko ikerlariaren txartela izan behar da.

viii. Informazioa hautatuta banatzeko zerbitzua

Herritarrak RSS bidez harpidetu daitezke Senatuak maiztasunez eguneratzen dituen eta interesgarri izan dakizkiokeen eduki guztietara.

ix. Senatua eta gazteak

Web-orriak, bereziki, gazteei zuzendutako hezkuntza-materiala eskaintzen du, jokoen eta ezagutza-testen bidez, Ganberaren jarduera ezagutzera emateko. Joko eta ezagutza-test horiek bi adin-taldetan banatzen dira (8 urtez azpikoentzat eta 8 urtez gorakoentzat). Animaziozko film labur bat badu eta iradokizunak egin eta iritzia emateko aukera ere eskaintzen da

c. Artxiborako sarbidea

Senatuko artxiboaren funtsak erakundeak sortu zenetik sortu eta jaso dituen doku-mentuekin osatzen dira, eta kontsulta elektronikoen bidez eta bertaratuta kontsulta ditzake publikoak. Parlamentuko jarduerarekin eta senatarienarekin lotutako dokumentu gehienak web-orriaren bidez kontsulta daitezke, 1834tik 1923ra arteko aldikoak eta gaur egungoak, 1977an hasten dena. 1834tik 1923ra arteko aldian, Ganberaren argitalpen ofizialen bilduma osoa eta ospetsuen eta senatarien espediente pertsonalak nabarmendu behar dira. Azken horiek izugarrizko balio historikoa dute.

Dokumentazio guztira modu librean sar daiteke, indarrean dagoen legeriak eta, hala balegokio, Senatuko mahaiaren aginduek bestelakorik adierazi ezean.

Zerbitzuak:

  • Telefono bidezko arreta eta ikertzaileek, herritarrek eta erakunde publiko eta priba-tuek posta elektronikoz eta korreo-postaz bidalitako kontsultak erantzutea.
  • Dokumentuak bilatzea, edozein euskarritan egonik, baita argazkia edo ikus-entzunezkoa bada ere.
  • Dokumentuak berehala eta modu pertsonalizatuan bilatu eta aurkitzeko erabiltzaileei aholkuak ematea.
  • Zaintzen dituen dokumentuen ziurtagiri eta legeztatutako kopiak igortzea.
  • Eskatzen diren dokumentuak erreproduzitzea, ahal dela formatu digitalean.

Argitaratu nahi diren erreproduzitutako dokumentuetan, artxiboaren izena, errefe-rentzia-kodea eta signatura. Adibidez: ES.28079. AS. HIS-0348-01.

Arreta-kanalak:

Segurtasun-arrazoiengatik, ez da osoko bilkurak egiten ari diren bitartean sartzen uzten.

d. Parte-hartzea

Herritarren parte-hartzea erraztu nahian, web-orriaren bidez senatarien, talde par-lamentarioen eta batzordeen komunikazio-kanalak (posta, blogak, sare sozialak, orri pertsonalak...) jarri dira euren eskura, sarbide bakar batetik.

Era berean, Senatuak erakundearen profil bat du Twitter sare sozialean (@SenadoEsp), Instragram (@Senadoesp), y Youtube (user/ElSenadoTV),herritarrekiko komunikazioa eta parte-hartzea erraz-teko, Ganberaren osaerari eta jarduerari buruzko informatzeko eta bide honen bidez erabiltzaileek dituzten zalantzei eta egindako informazio-eskaerei erantzun asmoz.

e. Senatua bisitatzea eta osoko bilkuretara joatea

Espainiako Senatua astelehenetik ostiralera bisita daiteke, aldez aurretik eskatuta eta parlamentuko jarduerak uzten duenean. Bisitak gidatuak eta doakoak dira, eta ordubete inguru irauten dute. Ibilaldian zehar, gela eta koadro esanguratsuenak erakutsiko dira eta Senatuaren historiari, osaerari eta funtzionamenduari buruzko azalpen labur bat eskainiko da.

Aldez aurretik eskatuz gero, osoko bilkuretara joan daiteke. Gehienez, ordubete egon daiteke eta bisitariak hemizikloko tribuna publikoan jarriko dira.

Senatura Bailén kaletik sartzen da. Bisitariek euren NAN edo pasaportea aurkeztu behar dute.

Arreta-kanalak:

Bisita gidatuen ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan, 13:00etan, 16:00etan eta 17:00etan. Abuztuan, Aste Santuan, jaiegunetan eta osoko bilkura egingo den egunetan ez da bisitarik egingo.

Osoko bilkuretara joateko ordutegia: Senatuko osoko bilkurak, oro har, astearteetan arratsaldeko 16:00etan eta asteazken eta ostegunetan goizeko 09:30etan hasten dira. Normalean, bi astez behin egiten dira, Senatuko mahaiak sei hilabetez behin onartzen duenosoko bilkuren egutegiaren arabera eta web-orrian kontsulta daiteke.

f. Oposizioak, hautaketa-prozesuak, bekak eta mintegiak

Oposizioei eta hautaketa-prozesuei buruzko informazioa:

Web-orrian, Gorte Nagusietako funtzionario edo Senatuko langile izateko baldintzei buruzko informazioa, ariketak eta funtzionario-gorputz eta langileen talde profesional bakoitzeko azken deialdietako gai sortak eskaintzen dira. Abian diren prozesuetarako, prozedurako fase guztien informazioarekin argitaratzen dira deialdi guztiak.

Arreta-kanalak:

Hautaketa-prozesuen baldintzei eta deialdiei, bekadunei eta Senatuak antolatutako mintegietako parte-hartzaileei buruzko informazioa:

Artxiboan, dokumentuetan eta liburutegian hezteko bekak

Arreta-kanalak:

Erakunde-komunikazioei buruzko heziketa praktikorako bekak

Arreta-kanalak:

Giménez Abad mintegia

Arreta-kanalak:

g. Informazio ekonomikoa eta aurrekontuaren eta kontratuen inguruko informazioa

Senatuaren ekonomia-, aurrekontu- eta kontratazio-arloko arauez gain, administrazioaren kontratazioari buruzko informazioa ere argitaratzen da Sektore Pub-likoko Kontratazioaren Plataforman, lizitazio-iragarkiak, kontratazio-agiriak, eskaintzen irekiera-ekitaldi publikoetarako deialdiak edo kontratuen esleipena barne.

Gainera, gardentasun atarian kontratu txikien hiruhilekoko zerrenda eta sektore publikoko kontratuak arautzen dituen legerian bildutako prozedura bakoitzaren bitartez esleitutako kontratuen aurrekontu-bolumenaren ehunekoari buruzko estatistika-datuak argitaratzen dira. Aurrekoaz gain, ondorengoei buruzko informazioa ere eskaintzen da: sinatutako hitzarmenak, emandako diru-laguntzak eta laguntza publikoak, aurrekontuak (aurrekontu-partida nagusiak deskribatzen dira eta haien egikaritze-egoerari eta urteko kontuei buruzko informazio eguneratu eta ulerterraza eskaintzen da), senatarien ordainsariak eta haien jarduera-, ondasun- eta errenta-aitorpenak eta Ganberako langileei eragiten dieten bateragarritasun aitorpenen edo baimenen inguruko ebazpenak.

Arreta-kanalak:

4. Iradokizunak eta kexak

Herritarrek zerbitzuak hobetzen lagundu nahi izanez gero, iradokizunen eta kexen inprimakiaren bidez egin dezakete. Senatuak iradokizun eta kexa horiek aztertzeko, erantzuteko eta, ahal den neurrian, bere egiteko konpromisoa hartzen du.

Adierazitako kexek ez dira, inolaz ere, administrazio-helegitetzat joko eta kexa horiek aurkezteak ez du indarrean dagoen araudian zehaztutako epeak etengo ere. Kexek ez dute, inolaz ere, prozeduran interesduntzat jo daitezkeenek, prozedura bakoitzaren araudi erregulatzailearen arabera, euren ekintzak edo eskubideak gauzatzen jarraitzea baldintzatzen.

Gutun honetan adierazitako konpromisoak ez betetzeak ez dio Senatuari ondare-erantzukizunik emango.

Arreta-kanalak:

5. Herritarren eskubideak eta betebeharrak

a. Eskubideak

  • Eskainitako edozein kanalen bidez modu atseginean eta errespetuz artatua izate-koa.
  • Gaiak isilekotasun osoz tratatzekoa.
  • Senatu irisgarri batean, barrerarik gabekoan, artatua izatekoa.
  • Arrazoitutako erantzun bat jasotzekoa, indarrean dagoen araudian oinarritutakoa, edozein informazio eskatutakoan.
  • Zerbitzuak hobetzen laguntzekoa, bide egokiak erabiliz, beharrezko iritzitako ira-dokizunak eta kexak eginda.
  • Artxiboko dokumentuetara sartzekoa.
  • Eskaera egiteko eskubidea gauzatu.
  • Langileak hautatzeko prozeduretan, beken deialdietan eta Senatuak antolatutako mintegietan parte hartzekoa.
  • Senatuak antolatutako lizitazio-prozeduretan parte hartzekoa, indarrean dagoen araudiaren arabera.
  • Datu pertsonalak babesteko legean aitortutako datu horiek zuzentzeko, ukatzeko eta bertan behera uzteko eskubideak gauzatzekoa.
  • Kalitatezko zerbitzu bat izatekoa, zerbitzu-kartan hartutako konpromisoekin bat eto-rriz.

b. Betebeharrak

  • Kasu bakoitzerako zehaztutako prozedurak erabiltzekoa.
  • Zerbitzu onena izateko eskatutako informazioa edo dokumentazioa ematekoa.

6. Aplikatzen diren arauak

Senakuto arau zehatzak

7. Konpromisoak eta kalitate-adierazleak

Gardentasunari eta kontuak emateko hartutako konpromisoari jarraiki, Senatuak urtero ebaluatuko du bere zerbitzuen kalitatea.

Emaitzak gure Gardentasun Atariko "kalitateari eta gardentasunari lotutaku konpromisoak" atalean argitaratzen dira.