Senatuaren irudi instituzionala
Azken berrikuspena 19/01/2021
2009ko ekainaren 2ko bileran Senatuaren Mahaiak hartutako erabaki baten bidez onetsi zen Senatuaren irudi instituzionala.
Senatuaren irudi instituzionalean elementu hauek topatuko ditugu:
- Armarria.
- Jauregiaren hego-fatxadaren aurretiko bista.
- Logotipoa, goiburutzat "Senado" daraman Armarriak osatua.
- Erakundearen koloreak eta tipografia.
Senatuaren irudi instituzionala onetsi izanaren ondorioz, haren hiru marka identifikagarriak Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan erregistratzeari ekin zitzaion, dagozkion erregistro-tituluetan jasota dauden produktu eta zerbitzu moten barruan (2.883.732, 2.883.734 eta 2.883.735 zenbakidun markak), eta horiek eskubide batzuk ematen dizkiote Senatuari hirugarrengoen aurrean, Marken abenduaren 7ko 17/2001 Legearen 34. artikuluan jasotakoarekin bat etorriz.