Informazioa eskuratzea
Edonork eska dezake Senatuaren informazio publikoa, edozein formatutan edo informazio-euskarritan, Senatuko informazio publikora sartzeko eskubideari buruzko 2014ko abenduaren 2ko arauak dioena betetzen bada.
- Senatuaren Araudian eta haren organoen arau eta ebazpenetan datorren araudietako kasuetan bakarrik muga daiteke hiritarrak Senatuko parlamentuko informaziora sartzeko eskubidea
- Delituak ikertzen ari direnean, pertsonen intimitatea urratzen duenean edo Gardentasuneko, informaziora sarbidea eta gobernu oneko Legearen 14.1 artikuluan datozen arrazoiengatik muga daiteke hiritarrek Eskubide Administratiborekin lotutako jarduerari buruzko informaziora sartzeko duten eskubidea.
Nor zaren, zein informazio eskatzen duzun eta erantzuna bidaltzeko harremanetarako helbide bat erregistratuta gelditzen den edozein bideren bitartez eska dezakezu informazioa, baliabide elektronikoen bitartez bada, hobe.
Ez da derrigorrezkoa eskakizunaren arrazoia azaltzea, baina garrantzitsua izan daiteke erantzuna prestatzeko orduan.
Gaztelania bezala, autonomia erkidegoren baten ofiziala den edozein hizkuntzatan hitz egin dezakezu Senatuarekin.
Informazioa telefono bidez, posta elektronikoz edo posta tradizionalez eska dezakezu. Informazio-eskaera guri iristeko formulario bat prestatu dugu. Erantzunak zuk emandako harremanetarako helbidera bidaliko ditugu, elektronikoa bada, hobe.
Gainera, web orriaren bitartez eta posta elektronikoz, zure eskakizunaren egoera ezagutu ahalko duzu edo hura kendu, hala nahi baduzu.
Sarri egiten diren galderen atala irakurtzea gomendatzen dizugu eskakizuna egin aurretik.
Informazio-eskakizunei erantzuteko hile bateko epea du Senatuak oro har, eskakizuna jaso duen egunetik. Epea beste hile bat gehiago areago daiteke eskatutako informazioa konplexua denean edo asko denean.
Administrazioko Zuzenbideari lotutako Senatuaren jarduerari buruz egin duzun informazio-eskaeraren erantzuna nahikoa edo egokia izan ez dela uste baduzu, edo gehienezko epea igaro eta oraindik erantzunik jaso ez baduzu, bi bide dituzu errekurtsoa aurkezteko:
- Senatuko Mahaiari berraztertzeko errekurtsoa bidaliz, hari baitagokio ebazpena, Administrazioarekiko auzia jarri aurretik. Aurkaratutako egintza jakinarazi den egunaren hurrengotik -edo administrazioaren erantzun ezaren eragina gauzatzen den egunetik- hilabete bateko epean aurkeztuko da errekurtsoa.
- Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salari, dagokion administrazioarekiko auziaren errekurtsoa aurkeztuz, ebazpenaren jakinarazpeneko egunetik -edo edo administrazioaren erantzun ezaren eragina gauzatzen den egunetik- bi hileko epean.
Parlamentuko Zuzenbideari lotutako jarduerari buruz egin duzun informazio-eskaeraren erantzuna nahikoa edo egokia izan ez dela uste baduzu, edo gehienezko epea igaro eta oraindik erantzunik jaso ez baduzu, Senatuko Mahaiari aurkeztu ahalko diozu errekurtsoa.
Errekurtsoa aurkezteko bide gehiagori buruz jakiteko, irakurri Senatuaren informazio publikora sartzeko eskubidearen araua.