HERRITARREKIN DITUEN HARREMANAK

Azken berrikuspena 09/01/2024

Zein parte-hartze bide jartzen dira herritarren eskura?

Herritarrekin harremanetan jartzeko teknologiak eskaintzen dituen erraztasunak baliatuta, Senatuak aro berri bati ekin dio Twitter (@Senadoesp), Instagram (@senadoesp), eta Youtube (user/ElSenadoTV) sare sozialetan kontu instituzional bat sortuz, internautekin komunikazio zuzena, etengabea eta berehalakoa edukitzea ahalbidetuko baitio horrek.

Senatariekin eta talde parlamentariekin zuzenean komunikatzeko bi bide eskaintzen dira:

  • “Idatzi honi”: herritarrak elektronikoki bidal dezakeen inprimaki baten bidez gauzatuko da.
  • Zuzeneko sarbidea blog nahiz Twitter edo Facebook sare sozialetan dituen profiletara.

Bi bide horiek senatari eta talde parlamentario bakoitzaren fitxan aurki daitezke eta, baita “Parte hartu” atalean ere. Aurreko bideei, batzordeekin harremanetan jartzeko aukera ere gehitzen da. Orrialde horretan, harremanetan jartzeko datuak eskaintzen dira, herritarrarekin komunikazioa errazteko.

Bada Zerbitzu-gutunik? Senatuak zein konpromiso hartzen ditu herritarrekin dituen harremanetan?

Bai. Senatuko mahaiak, 2012ko urriaren 23an egin zuen bileran, administrazio parlamentarioak ematen dituen zerbitzuak kudeatzeko kalitate maila hobetzeko asmoz, Senatuaren Zerbitzu-gutuna onartu zuen. Senatuak hartutako kalitate-konpromisoen berri eman eta herritarrek Senatuarekin dituen obligazioak zein diren jakinarazten die Gutunak Urtero, ebaluazio bat egingo da eta emaitza web-orrian argitaratuko da.

Zergatik “Senado cultural”?

“Senado cultural” guztiontzako den Senatua gazteenei hurbildu behar zaiela sinistearen ondorio da.

Haur eta gazte askok teknologia berriak ezagutzen dituzte, Internetera sar daitezke etxetik edo eskolatik eta informazio-iturri gisa erabiltzen dute; baita sozializatzeko, aisialdirako eta ondo pasatzeko bide gisa ere. Atal hori garatzerako unean informazioaren eta jolasaren alderdiak sartu dira. Gazteenei demokrazia, pluralismo politikoa, akordioak hartzerako eztabaidak eta negoziazioak duten garrantzia edo erakundeen papera transmititu nahi zaie.

Zer da eskaera-eskubidea eta nola gauza daiteke?

Eskaera-eskubidea oinarrizko eskubidea da eta pertsona fisiko eta juridiko orori dagokio, bere nazionalitatea edozein izanik ere. Konstituzioaren 29. eta 77. artikuluetan biltzen da eta 4/2001 Lege Organikoan garatzen da.

Bakarka edo taldean gauza daiteke eta botere publikoei zuzentzeko gaitasunean oinarritzen da, bai gertaera batzuen berri emateko, esku-hartze bat eskatzeko edo bi gauzak batera eskatzeko.

Eskubide hori gauzatzea errazte aldera, Senatuko Erregistro Orokorrean, bertaratuta edo idatzi igorrita, aurkezteko idazki-eredu bat gehitzen da. Eskatzailearen edo eskatzaileen identitatea, nazionalitatea, jakinarazpenak bidaltzeko helbidea, eskaeraren hartzailea eta xedea adierazi beharko dira.

Eskaerak aurkeztu ostean, eskaera-batzordeak aztertuko ditu. Saioen epe arrunt bakoitzean argitaratu beharreko txostenean eskaera bakoitzarentzat hartutako erabakia agertuko da eta, hala balegokio, erantzun dezan zein agintariri bidali zaion adieraziko da. Txosten hori, hain zuzen, Senatuko osoko bilkuraren gogoeta-objektua da. Eskaerei emandako erantzunak egileei bidaliko zaizkie.

Iradokizunak eta kexak adierazi daitezke?

Bai. Senatuak web-orriaren edukia hobetzeko edozein behaketa eskertzen du. Egindako iradokizun eta kexak aztertu eta arrazoituta erantzungo dira.

Nork egin dezake lan Senatuan?

Oposizioa gainditu edo dagokion hautaketa-prozesua gainditu ostean, Gorte Nagusietako funtzionario edo Senatuko langile kontratudun gisa kontratutako edonork. Baita, beste administrazio bateko funtzionario izanik, Senatuari atxiki badaude organoko langile gisa postu jakin batzuk betetzeko, normalean, segurtasun-arloan. Azkenik, aldi baterako langileak, ganberako mahaiko kideekin edo senatariek proposatzen dituen konfiantzazko harremanak ezaugarritzen dituztenak.

Langile motei buruzko informazioa, baldintzak, deialdiak eta prozesuen fase nagusiak "Lan egin eta hezi Senatuan" gunean argitaratzen dira. Hasierako pantailatik zuzenean sar daiteke.

Bada Senatuan hezteko bekarik?

Ganberako mahaiak urtero komunikabideen eta dokumentazioaren espezialitateko bekak deitzen ditu. Deialdien baldintzak “Lan egin eta hezi Senatuan" gunean argitaratzen dira. Hasierako pantailatik zuzenean sar daiteke.

Nor aurki dezaket abian diren eta esleitutako kontratazio-prozedurei buruzko informazioa?

Kontratazioari buruz gardentasuna eta informaziorako sarrera publikoa ziurtatu nahian, eta beste iragarpen-bideak erabiltzeari kalterik egin gabe, Senatuak Internet bidez zabaltzen du kontratugilearen profila.

Hasierako pantailatik zuzenean sar daitekeen “Kontratugilearen profila” atalaren bidez, kontratazio administratiboari buruzko informazioa argitaratzen da, lizitazio-iragarpenak, kontratazioen baldintzak, eskaintzen irekieren ekintza publikoen deialdiak edo kontratuen esleipena barne.

2018ko martxoaren 9tik aurrera kontratuekin lotutako kudeaketa guztia gauzatuko da Sektore Publikoaren Erosketa Plataforma. Data hori lehenagoko kontratuei buruzko informazioa kontsultatzeko, Kontratuen Informazioan ikus daiteke, edo bestela, Gardentasunaren estekaren bidez sartuta.

Nola gauzatu datu pertsonalak babestearekin lotutako eskubideak?

Herritarrek izaera pertsonaleko datuen babesarekin loturik dituzten eskubideak gauzatu ahal izango dituzte (datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, eramateko eta aurka egiteko eskubideak), beren eskabideak modu elektronikoan aurkeztuz. Datu horiek dagokion prozedura edo jardueran aurreikusitako helburuetarako erabiliko dira, eta zerbitzuak zuzen eskaintzeko behar-beharrezkoak direnetara soilik mugatuko dira.

Inprimakiren batean eskatutako nahitaezko datu pertsonalak eskaintzen ez badira edo horien zati bat bakarrik eskaintzen bada, baliteke, horren ondorioz, eskatutako zerbitzu hori Senatuak eskaintzerik ez izatea.

Senatuak Datuen Babeserako Delegatu bat du, Tratamendu Jardueren Inbentario bat eramaten duena, eta sarbidea bitarteko elektronikoen bidez izango da.